-

Topaketa Birtualak zure udalarekin berba egiteko aukera izan dezazun prestatu dugun gunea da. Aldiro udal ordezkari batek foro honetan parte hartuko du, Portugaleteko biztanleei entzuteko eta elkarrizketa emankorra lortu ahal izateko.

Foro ireki bat da, eta bertan galderak egiteko eta zure ardurak adierazteko aukera edukiko duzu. Moderatzaile baten laguntzarekin, dagokion udal ordezkariak galdera guztiak erantzungo ditu zuzenean. 

Zure galderak zuzenean egin  dezakezu Topaketaren egun berean edo, nahi izanez gero, aldez aurretik bidali ditzakezu, deialdi bakoitzean adierazten den datatik aurrera, udal ordezkariak erantzun ahal izateko, gurekin tarte horretan egoteko aukera ez izatekotan.

Orrialde honen bidez aurreikusitako Topaketa Birtualak ikusi ditzakezu, baita martxan dagoen Topaketan sartu eta egindako Topaketen galderak eta erantzunak ikusi ere.


Zuk parte hartzea espero dugu. Elkarrekin egiten dugu Portugalete!